(Euskera) Punky Boltxevik

Désolé, cet article est seulement disponible en Basque. Pour le confort de l’utilisateur, le contenu est affiché ci-dessous dans une autre langue. Vous pouvez cliquer le lien pour changer de langue active.

Zer izen bitxia musika talde batentzat ! ! !
Eta nundik atera ote dute nehork ezagutzen ez duen musika klase hori, « Punky Boltxevik » ! ! !

Horra segur parrastaka jendek izan behar dituzten galdezketak gure taldearen berri izaitean. Eta arrazoin dute hori guzia bitxi kausitzea gure taldearen mundua berez biziki arraroa delakotz : talde horren kide guziak Zezenaren Erresumeko errefuxiatu politikoak gira, eta hori demokraziaren partaide diren kasko urdin batzuek gure erresuma ebatsia daukutelako.

Gure musikak egoera hori kondatzen du. Hala nola Zezenaren erregetza berriz plantan ezartzearen esperoan girela eta horri esker gure herriak bakarrik lortu duen boltxevismo eta ultra-liberalismoaren nahasketa den Zezenaren Politika berriz martxan jarriko dela. Hortako dugu ere Punk estiloa Boltxevikoa bilaka arazten.

Beraz, GORA ZEZENA ASKATUTA !