El grupo

Disculpa, pero esta entrada está disponible sólo en Euskera. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

jokin patxi pauline paulo xabi paxkal

Historia

2007ko Azaroan, Garazi, Kalaka :

Garaztarrak taldeko gure bi lagun ezkondu ziren eta gure erregeari, Zezenari, musika pixka bat jotzea galdegin zakoten. Erran behar da gure erresumakoak diren Emir Kusturica eta Goran Bregovic ezagunak direla ezteien alaitzeko. Orduan Paxkal bere gitarrista fidelarekin eta han gaindi errextan zen Jokin atabalariarekin Zezenaren Taldearen lehen biz-pa-hiru aireak eman zituzten.

2008ko, Urtarrilan, Itsasun, (deitua ere « La terre sainte ») :

Kako izeneko baserri bat kako-lki zebilela, kontzertu bat antolatua izan zen, batere dirurik gabe musikarientzat, beraz berriz deituak izan ginen. Erran behar da hor ere, gure arrazakoak diren Tzigan, Buhami edo Ijitoak ezagunak direla musika jotzeko paga miserable baten truk.

Aldi huntan zen Patxi, gitar-apal jolea taldean sartu. Bere galtza ttinkoek konbentzitu gintuzten.

2008-ko Otsailean, Donazaharren, Ezker paretean :

Laborantxa eskolan diren ikasleen laguntzeko antolatua zen kontzertu kari.

Kontzertu hunen ondotik, taldeak pausa luze bat egin du Jokin xamurtu beitzen Tekila kontsumo haundiegiaren gatik. Esplikatu behar da ez dela Zezenaren Erresumeko musikari bakar bat Tekilarik gabe musikan aritzen ahal. Bainan Donazaharren, Tekila sobera edateak kontzertua itsustu zuen. Beraz seriostasun minimo baten xekan egon ginen zonbait hilabetez.

2008-ko Buruilean, Saran, Gaztetxean :

Zinez kontzertuak deitzen diren gauzetaz hurbiltzen hasi gira Saran. Eta hori segurraz ere sartu diren bi kideer esker, eta beharbada ere, errepikatzen hasi baitgira . . . Bi kide berriak : Pauline gaiteroa (munduko neskarik ederrena ! tekila edanta hasteko . . . ) eta Xabi arrabitalaria.

Geroztik taldea egunorokotasun biziki enoagarri batean sartu da, lauz-pa-bost kontzerturekin astero !

2009-ko martxoaren 29an, etapa berri bat taldearentzat.

Baionan ari ginela Korrikaren alde, Patxi baxu joleak bere soka garrantzitsuena (erabiltzen dakien bakarra) hautsi zuen. Zer egin ? Ezin erabakiz, eszena gainean joka hasi ginen, kontzertua bukatu gabe.

Bilkura garrantzitsu baten ondotik, Patxi-k erabaki du soka berri baten erostea, eta Pauline-ek onartu du arno gorri gehiegi edaten zuela. Besteak bezala tekila edanen du orain.

2010-eko martxoa

Pauline-i tekila gehiegi gustatu zitzaiola berantegi ohartu ginen. Pausuko Xaian bere gaiataren barnean goiti bota zuen, eta gaita tapaturik ezin izan zuen jo.

Bestalde, Euskal Herriko hegoaldean animaleko arrakasta ezagutu dugu, eta hango emazteen xarmak historia sentimental mingarriak sortarazi ditu taldearen baitan.

Gure lema (sexua, droga eta rock’n’rolla) sobera errespetatu dugula ohartu gira (lemaren lehen hitzarentzat aldiz batzu alfer egon dira…). Erritmo jasangaitz horrek pausatzera behartu gaitu, eta musika lasaiagoa jotzea entseatu gira (metala, hardcorea, zouka,…).

2010-eko uztaila, taldea beti bizi!

Kontzertuen frekuentzia apaldu bada ere, Zezena eta bere dizipuluak beti aktibitatean dira. Otoizten segitzen dugu Zezena gure erregeak bere aulkia berreskura dezan.

Kapitalismoaren krisiaren ondorio anitzen artean, tekilaren prezioaren igotzeak gure taldea azkarki hunki du. Tekila eskasiak ahuldurik, Paxkal-ek bere azken indarrak eman ditu Zezenaren erresumako himno berria idazteko. Kantu hau grabatu eta espero dugu diru ainitz irabaztea. Agian diru horri esker Arnegiko bentan dugun zorra ordaintzea lortuko dugu.

2012-ko abendoa

Azken bi urte hauetan Zezenaren taldeak tribunalez tribunal pasatu du bere denbora. Azkenean akusatuak izan ginen gauza guzietaz xurituak izan gira. Gure etorkizuna ez dugu gehiago kontzeptu bat bezala ikusten eta berriz hasten gira proiektuak egiten, lasaitasun eta sanotasunean.

Hasteko, barkatu bloga hau ez plantan atxikirik. Horri loturik historio ainitz izan dira, batzutan mingarriak gure taldearentzat. Lehenik zentsura: Zezena erregeak Poutine-en aldeko agiri bat plazaratu ondoan, txetxeniar erreakzionisten serbitsu sekretuek blog horren pasahitza ebatsi zaukuten. Bataila juridiko kartsu baten ondotik, gure eskubideen berreskuratzea lortu dugu.

Ondotik topopass eta facebook-ek animaleko presioa ezarri zaukuten gure bloga berriz erosteko. Gure askatasunaren izenean, eta duintasunez goiari eutsi nahiz ez dugu onartu. Taldeko kide batek halere tronpatu gaituela aitortu behar dugu hemen. Korrupzioaren biktima izan da eta onartu du Zezenaren taldea topopass eta facebook-en presente izaitea. Taldean sekulako istiluak izan ditugu, ganitarekin borrokak eta ezin aipatuzkoak… poliziaren arabera bi kide hospitalera eremanak izan dira.

Scooter, shnuff eta gitarra soka trafikoengatik ere taldeko kide batek zonbait gau espetxean pasatu ditu eta juje desberdinen ezagutza egin.

Gure taldeko printzesak beste zibilizazio batetako jaun batekin “maitasuna” deitu ohi dena ezagutu du. Denbora gutiago taldearentzat beraz…

Azkenik, taldeko kide bat BAMI (barazkijaleen aurkako milizia internazionala) taldean buru belarri sartua zen. Baratzezain biologiko bat bahitu zuen komandoan parte hartu zuen. Horregatik bi hilabeteko “interes orokorreko serbitsu” kondena izan zuen, porru landatzen. Bere sustenguz kantu bat idatzi dugu, sinpleki “Txitxi” deitu duguna.
Gertakari mingarriak zinez…

Baina lasai, jarraikitzaile maiteak! Guzi horren gatik eszena gainean guti ikusi bagaituzue ere, ez gira hilak! Kantu batzu sortu ditugu punky boltxebik estilo garbienean! Gure bidai eta abentura desberdinetan ezagutu ditugun jende batzuek inspiratu gaituzte. Milesker berriz Yuko eta Angelo-ri.
Laster ikusiko gaitzue berriz!

2012-ko abendoaren 21-a, munduaren bukaera

Itsasuko gaztetxean kontzertu eder bat eman ginuen, 2012-ko abendoaren 21-ean, munduaren bukarea ospatzeko. Jainkoari eskerrak, oino bizi gira denak! Kontzertu hortan gure zirkoaren ezagutza egin ahal izan zinuten. Zezenaren taldea eta zirkoko kideen bideak kurutzatu ziren hainbat barmitzva eta ehorzketen krakadetan. Iritzi politiko eta gaitasun artistiko desberdinetako jendez osatua da zirkoa. Lagun horiek lagundu gintuzten gaualdi hortako ikusgarri miresgarri hau muntatzen: dantza, su ikusgarri, hoola hop, magia, akrobaziak eta guzi.

Milesker handi bat Zezenaren taldearen zirkoari: lehoina, magoa, pailazoak, dantzaria, jongleur-a, sado-masoa, aurkezlea. Bikainak izan zizte! Eta guretzat zinez giza abentura ederra…

Eta barkatu publikoan izan diren zauritueri.